Sin-Txan

Sin-chan, Shin Chan Yoshito Usui marrazkilariaren manga bat eta anime edo animazio serie bat da, 5 urteko ume benetan bihurri bat protagonista duena.
Protagonista umea bada ere, bere edukiengatik manga hau publiko helduari zuzendua dago. Agian oso estilo sinpleko marrazkiak dituelako, animazio serie gehienek ez bezala, jende askok haurrentzako programa bat dela pentsatzen du (hasieran behintzat). Seriean Japoniako gizarteko pertsonaia asko parodiatzen dira, batzuetan baita animeko pertsonaiak ere. Adibidez, Sailormoon-ekoak.
Gainera, Nohara sendiak Japonia osoan zehar bidaiatzen du askotan. Hiriak bisitatu eta bertako kultura eta gastronomiaz gozatzen dute, zeharka bada ere ikusleari erakutsiz. Atzerrira ere zenbait bidaia egiten dituzte: Espainia, Guam edo Australiara, besteak beste. Bidaia guztietan, Japoniara edo atzerrira izan, Shinnosukek bihurrikeria mordoa egiten du.
Shin-chanen jatorrizko bertsioko esamolde batzuk ezin dira beste hizkuntzetara itzuli. Hala ere, euskarazko itzulpenak bere umore bereizgarri hori mantentzen nahiko ondo asmatu du. Gainera, gauza asko edozein hizkuntzatara itzuli daitezke. Adibidez, Shinnosukek etxera heltzen denean "Hemen naiz!" esan beharrean "Gero arte!" esan ohi du; edo beste baten etxera joandakoan "Ez da oso handia eta txukundu gabe dago, baina sartu lasai" esaten du, bere etxea balitz bezala.

Japonian Shin-chanek arrakastatsua izaten jarraitzen du gaur egun.

0 comentarios: