Simpsondarrak

Simpsondarrak Matt Groeningek telebistarako sortutako marrazki bizidun telesail arrakastatsua da. 17 denboraldi dirau telebistan eta 359 kapitulo batzen ditu 1989ko Abenduaren 17an debuta egin zuenetik FOX telebista estatubatuarrean. Jatorriz The Tracey Ullman Show-aren parte zen eta Gracie Films-ek ekoizten du 20th Century Fox-entzat.
Satirikoa oso, telesailak gizakiaren alderdi askoren parodia egiten du, baina batez ere "erdi mailako amerikar"-en bizimodua, bere familia eredua eta orokorrean AEBetako kultura, gizartea eta baita telebista ere. Simpsondarrak inoiz animazioz egindako telesailik onena bezala ikusia dago kritiko askoren partez, baita Time aldazkari ospetsuaren partetik. Argitalpen honek XX. mendeko telesailik hoberena izendatu zuen 1998an. Izugarrizko eragina eduki du kultura herrikoian Gerra Hotza amaitu ta hurrengo urteetan. Gaur egun, ospe edo entzute estatusa hematen dio bere burua telesail honetan paradoiatzen duen edonori.

PERTSONAI BATZUK:

• Homer Simpson begirunerik gabeko aita arduragabea da, 1950eko aita prototipoaren aurkakoa, hala ere, azkenean bere familiaren kargu egiten da beti.
• Marge Simpson ere 50 hamarkadako estereotipoa da, eta kontrol tiranikoa ezartzen du familiaren beste kideen artean bere bakardadea errezago egiteko ahaleginean.
• Springfieldgo polizi burua Clancy Wiggum (bere ahotsak Edward G. Robinsonren tonua dauka) gorputzaldi zalantzagarrian egoteaz gain, ergel hutsa da, alferrontzia oso, ustelkerian ibiltzen da eta ez dago eskubide konstituzionalak bermatzeaz oso arduratuta.
• Quimby alkatea —John F. Kennedy-ren ahotsa berdintsuaz komunikatzen da— ustela eta emakumezalea da.
• Seymour Skinner (Charles Kuralt-ren antzeko ahotsarekin) Springfieldgo oinarrizko hezkuntzako eskola baten zuzendaria da, momentuoro tentsiopean dagoena dena kontrolpean edukitzeko lanean. Umorerik gabekoa, bere amarekin bizi da. Maiz, Viet Cong-ak preso hartu zueneko gogorapenak edukitzen ditu.
• Edna Krabappel Bart-en andereñoa deprimitu, sexualki promiskuoa eta erretzaile porrokatua da. Ezjakina, bere ezjakintasunean harrapatzen dutenean ixiltasuna gordetzea agintzen du.
• Lovejoy agurgarria, herriko elizaren artzaina, seguru ustekoa eta moralista da (baina bakarrik beste pertsoneekiko), ahots monotonoarekin emante ditu sermoiak eta beti loak hartzen du Homer.

1 comentarios:

Anónimo dijo...

Inkesta Dragoi bola irabazten ari da baina aukeran Simpsondarrak hoberenak!!

Gustatzen zait blogaren diseinua!!